meIson Meison pandemiaren ondorengo urteetan Berrizen sorturiko taldea da. 2024an 48240 debut EPa kaleratu eta biratu ostean, aurten hirukoteak ULTRAPOP, taldearen lehen lan luzea, du esku artean. Ildo berdinetik jarraituz, baina soinu garbiagoetaz baliatuz, punkaren eta poparen arteko doinuak uztartzen dituzte. YouTube Instagram Bandcamp Blakkat mentxu Blakkat Mentxu 2022. urtean, Musikaderon (Zalla) sortutako rock taldea da. Hirukoteak, 70. hamarkadako hard-rock soinuetatik abiatuta, “(-1)” (2022) eta “Zoro” (2023) maketak kaleratu zituzten. Lehenengoa lokalean grabatua eta bigarrena Txarraska Gaztetxean (Basauri) Aubergine records-en eskutik. Hala, zenbait kontzertu eman zituzten Euskal Herrian zehar haien lanak aurkezten. Etenaldi baten ostean, 2025eko azaroan haien estudioko lehenengo lana grabatzeari ekin zioten Bonberenean, Karlos Osinagaren gidaritzapean. BLAKKAT MENTXU (LP) haien diska homonimoan, 2000. hamarkadako rock alternatiboaren eragina nabarmena da, indarrari eta dinamismoari gogor eutsiz. YouTube Instagram Bandcamp
